XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musika irakaskuntzaren beharren gaineko ikerlana egiteari eta udal Musika eskolen finantziazioari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Isabel Arboniés Bermejo Foru Parlamentario andreak musika irakaskuntzaren beharren gaineko ikerlana egiteari eta udal musika eskolen finantziazioari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.

Galdera hori 1998ko martxoaren 25eko 21. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1998ko apirilaren 24an

Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía

ERANTZUNA

Mª Isabel Arboniés Bermejo Foru Parlamentario andreak idatziz erantzuteko galdera egin du musika-irakaskuntzaren beharren gaineko ikerlana egiteari eta Udal Musika Eskolen finantziazioari buruz.

Hona Hezkuntza eta Kultura Kontseilariaren erantzuna:

1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren asmoa, Nafarroako Parlamentuaren eskaerei ahalik eta azkarren erantzutea da, gaien zailtasunak eta kudeaketa arruntaren premiek uzten duten neurrian.

Dena den, datozen asteetan bukatzeko asmoa dugu galderan aipatutako azterketa.

2. Pablo Sarasate Kontserbatorioarekin lotutako jarduerak Departamentuaren eta Iruñeko Udalaren menpe daude.

Kontserbatorioaren gaur egungo instalazioen eta izan daitezkeen beste hainbat egoitzen xedeak aldez aurretik zehaztu behar dira, bai eta, hala badagokio, instalazio berrien eraikuntzetarako egon daitezkeen orubeak ere.

Zentzu honetan, bi administrazioen arteko elkarrizketak daude, eta arrazoizko epean, erabakietara heltzeko asmoa dugu.

Hori guztia jakinarazi dizut Nafarroako Parlamentuko Erreglamenduaren 184. artikuluak eta ondokoek ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 1998ko apirilaren 20an

Hezkuntza eta Kultura Kontseilaria: Jesús Javier Marcotegui Ros